GETARIA, LEZO ETA ZARAUZKO DANTZARI TXIKIAK HERRIAN

GETARIA, LEZO ETA ZARAUZKO DANTZARI TXIKIAK HERRIAN

Getaria, Lezo eta Zarauzko dantzari txikiak herriko kaleak alaitu zituzten joan den igandean. Eguraldi ederrarekin hartu zituzten Gure Txeru elkarteko kideek kanpotik etorritako beste bi taldeak eta, hamaiketakoa egin ondoren, herriko bazter ezberdinetan emanaldiak egin zituzten, gero denak elkartu eta plazan emanaldi nagusia eskaintzeko. Goiko irudietan Lezokoak Katrapuna plazan eta getariarrak Balentziaga kalean.