Gerra zibilaren inguruko bi ekimen Portale-ren eskutik

Asier Mendizabal, aurkitutako altxorren nondik-norakoak azalduz. /  K. ARRIZABALAGA
Asier Mendizabal, aurkitutako altxorren nondik-norakoak azalduz. / K. ARRIZABALAGA

Erakusketa Portalen eta Ezkabara irteera, historia gehiago ezagutze aldera

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Ostiralean ireki zen Portalen Asier Mendizabalen erakusketa berezia, afizioa, sentimendua eta gerrako historiak uztartzen dituen erakusketa. Berak eman zituen hainbat azalpen irekiera ekitaldian, hainbat urteetan bere afizioa izan den Metalezko detektore bidez aurkitutako gerra zibileko altxorren inguruan.

Horrela, batez ere Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako lurpean aurkitzen joan den armak, kañoi zatiak, baita ere karlistada garaiko pistola, fusil, kaskillo eta antzeko hamaika altxor ikusi ahal izango dira bertan, urriaren 31 arte, astelehenetik ostegunera bitartean.

Bestalde, hilaren 21erako irteera antolatu dute Ezkabara, Portale eta Agiro Mendi Taldearekin elkarlanean. 9.00etan abiatuko dira Zestoatik eta bertan 14km-tako ibilbide erraz bat osatuko dute.

Portale kultu-gunean eman daiteke izena ibilaldian parte hartzeko, urriaren 14a bitarte. Irteera gauzatzeko gutxieneko kopurua 20 lagunekoa izango da.

Presondegia

Dakizuenez, Ezkaba mendian gotorleku bat dago, 1936ko gerran frankistek presondegi moduan erabili zutena. Ehunka preso egon ziren bertan, tartean Agustin Unanue zestoarra.

Duela 80 urte, 1938ko maiatzaren 22an, 795 presok egin zuten ihes bertatik; haietatik hiruk baino ez zuten lortu askatasuna.

 

Fotos

Vídeos