Gehiago merezi zuen Keta Babyautok etxean

Getariako Keta Babyauto. Hau da Gorengoen Mailako taldea. /  ARGAZKIAK AMAXKAR
Getariako Keta Babyauto. Hau da Gorengoen Mailako taldea. / ARGAZKIAK AMAXKAR

Mendibeltzeko lehen partidan bana berdindu zuten getariarrek aukera onak izan arren

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Gorengoen Mailako bigarren jardunaldia jokatu zuten Keta eta Ilintxak larunbat arratsaldean Mendibeltzen eta zaleak bero handia jasan ondoren, getariarrek gehiago merezi izan zutela pentsatzen bukatu zuten banakoa ikusita. Legazpikoak behin heldu ziren Azpeitiaren atera kontraeraso bizkor batean eta gola egin zuten. Ordurako, Kepak eta Anderrek aukera politak izan zituzten baina atsedenaldira atzetik joan ziren. Bigarren zatian jaun eta jabe ziren Azpitarteren mutilak, bisitariak jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren gainera. Muguruzaren jaurtiketa bati erantzun egokia eman zion atezainak, baina han zegoen Martin Royo baloia sarera bidaltzeko. Ondoren, garaipenaren gola ezin sartu zuten aukerak izan arren.

 

Fotos

Vídeos