Gaztetxian kontzertuak antolatu dituzte datozen asteetarako

GETARIA.

Getaiko Gaztetxiak kontzertu interesgarria antolatu du datorren azaroak 23rako, ostirala, gaueko 22:00etan. Bertan izango dira Nuevo Catecismo Católico Euskal taldea, Uranium Club estatubatuarra eta Telepath Boys Castelloitik datozenak. 160 sarrera jarri dira salgai 6 eurotan eta toki hauetan eskura daitezke Skizo (Donostia), Taxko taberna (Getaria) eta La Espuela (Bilbo).

Baina kontzertu hori urruti ikusten dutenek aurrez, datorren azaroak 16an, hurrengo ostiralean beste aukera bat dute eta oraingoan talde hauek entzuteko; Falsa Bandera (Madril), Managaitz (Zarautz) eta Jon Mantecas Army (Basauri) 22:30ean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos