Borrar
Gaztetape. Bertako olatua bideoan ikusiko dute munduan. AMAXKAR
Gaztetapeko olatuak mundu guztian ezagutuko dituzte

Gaztetapeko olatuak mundu guztian ezagutuko dituzte

Surfing San Sebastian Region proiektuaren barne euskal kostaldea sustatu nahi da munduko surf zaleentzat

J.M. ZUBIAURRE

GETARIA.

Domingo, 11 de noviembre 2018, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Departamentuak sustatu du, Billabong kirol markaren eta Lufthansa airelinearen laguntzarekin, 'Surfing San Sebastian Region' proiektua, eta horren helburua da San Sebastian Region-en Euskal Kostaldea sustatzea surfaren zaleentzako helmuga gisa.

Proiektuak 2-3 minutuko 7 bideo labur ditu (bideo bakoitza Gipuzkoako kostaldean surf egin daitekeen udalerri bakoitzari dagokio), gehi 15 minutuko film labur bat. Getaria, Mutriku-Deba, Zumaia, Zarautz, Orio, Donostia, Hondarribia-Hendaia eta Biarritzen grabatu dira proiektuaren kapitulu laburrak. Udalerri horietako bakoitzean nazioarte mailako surflari bat egon da surf egiten. Bideoek, surfeko irudi ikusgarriez gain, helmuga turistiko erakargarrienak erakusten dituzte, bertako nortasuna, kultura eta gastronomia balioan jarriz.

Surfing San Sebastian Region proiektuaren 7 bideo laburrak sare sozialetan erakutsiko dira, surflarien, Billabong enpresaren eta San Sebastian Region-en kanalen bitartez. Azken film laburra munduko surf jaialdi garrantzitsuenetan aurkeztuko da, Londresen, Australian, San Diegon, Balin, Kanadan eta Frantzian besteak beste, 2019ko urtarriletik aurrera. Halaber, Lufthansa hegazkin-konpainiarekin akordio bat dago airelinearen hegaldi transozeanikoetan ikus-entzunezkoa proiektatzeko. Gaztetapeko olatuak, beraz, ezagutuko dituzte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios