Costa Urola
Gazte Tour programaren baitan, gaur kontzertuak Aiako probalekuanA. E.
aia.
Ostirala, 10 urria 2025, 20:12
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak antolatutako Gipuzkoan Gazte Tour 2025 programaren barruan, gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, kontzertuak izango dira Aiako probalekuan, doako sarrerarekin.
Hasteko, DJ Indate, aiarra. Berak reggaetona eta remember musika uztartzen ditu publiko guztietarako saio bizi eta dibertigarrietan. Ondoren, Anixe, euskarazko musika urbanoaren ahots emakumezko aitzindarietakoa, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez abesten duena, estilo fresko eta kultur anitzekoarekin. Jarraian, Zilibito Records, Oiartzungo zazpi gaztek osatutako taldea, trap, pop-funk eta hiper-pop doinuak uztartzen dituena, Gaztea irratiaren Maketa Lehiaketa 2023 irabazitakoak. Ondoren,Mr. Luken, donostiar artista, baladetatik elektro-latinoraino doan estilo pertsonala lantzen duena eta, azkenik, DJ Tintz, 14 urteko esperientzia duen DJ-a, elektronika, reggaetona eta arrakasta handienak uztartzen dituena.