Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Gazte Alaiak txistulari taldearen emanaldia larunbat honetan

Goizeko 9:30ean diana egingo dute kalez kale eta eguerdiko 13:00etan kontzertua eskainiko dute

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Viernes, 13 de julio 2018, 02:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getariako Gazte Alaiak txistulari taldeak udako kontzertua iragartzen du bihar larunbaterako. Bi zatitan banatuta egongo da euren zeregina. Goizeko 9:00etan aterako dira kalez kale herritarrak esnatuz dianarekin, gero atseden bat hartu ahal izateko.

Eguerdian, berriz, kontzertua eskainiko dute, 13:00etan hasita. Hamabi pieza edo abesti joko dituzte eta egitaraua hau izango da; irekitzeko 'Alboradetako soinua' (alborada). Jarraian etorriko dira 'Lexearena' (Habanera), 'Ametzagaina' (Polka), 'Lagun templeue' (Pasodoblea), 'Alborada Guridi' (Alborada), 'Soka dantza' (Dantza), 'Kuxkurio' (Jauzia), 'Rancho corto' (Habanera), 'Osintxu' (Zortzikoa), 'Zalduendo' (Fandangillo), 'Errenderikoa' (Arin arin) eta, amaiera emateko, 'Olazaran' (biribilketa).

Kontzertua joan den urtean egin zen bezala Salbatore elizaren ondoan emango dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios