Borrar
Gaztetxoak. Festara deitu zuten atzo eta jarraian buruhandiak kaleratu ziren denen gozamenerako. Portuan Nao Victoria bisitatzeko aukera izango da abustuak 8a arte. AMAXKAR
Gaur gazteen eguna eta bihar koadrileena Salbatore Jaietan

Gaur gazteen eguna eta bihar koadrileena Salbatore Jaietan

Gauerdian ikurriñaren goratzea eta bihar Marmitako Txapelketa egingo da

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Sábado, 4 de agosto 2018, 00:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Haurrak izan ziren atzo festei hasiera eman ziotenak eta gaur gazteen txanda helduko da paella lehiaketarekin, txosnen irekiera, gazte bazkaria, jolasak eta kontzertuekin.

Gauerdian ikurriñaren goratzea egingo da eta Drindots taldeak plazan joko du.

Jarraitzeko, bihar larunbata, koadrileen eguna izango da eta, gainera, XXII. Marmitako Txapelketan irekiko du eguna. Eguerdiko herri bazkarian 600 lagun bilduko dira lehiaketako marmitakoak jatera eta arratsaldean Bentazaharreko Mutiko Alaiak kalez kale izango dira. DJak txosnetan eta Joselu Anaiak plazan gauean egongo dira giroa animatzen.

Bestalde, Nao Victoria ontzia Getariako portuan dago eta astearteko Elkanoren Lehorreratzean parte hartuko du. Dena den, hemen dagoen bitartean erreplika hau bertatik bertara ezagutu daiteke eta horretarako nahikoa da portura hurbildu eta sarrera hartzea; helduak 4 eurotan, haurrak 2 eurotan eta familiak 10 eurotan.

Goizeko 10:00etatik iluntzeko 21:00etara zabalik dago bisita egiteko, azteazkena arte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios