Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Gaur, futbol eta eskubaloi partida ugari izango dira

1. Erregional mailako taldeak Andoainen jokatuko du 15:30ean Euskaldunaren aurka

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Sábado, 25 de noviembre 2017, 00:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Harane futbol zelaian partida ugari izango dira gaur egun osoan zehar. Goizeko 9:30ean eskolarteko neurketak izango dira. Alebin mailako mutilen taldeek Urnietaren aurka jokatuko dute bertan.

Ondoren, 10:30ean, Usurbil Futbol Taldeko infantil nesken taldeak jokatuko du Amara Berriren aurka eta 12:00etan kadete mutilek Sporting de Herrera 'A' taldea izango dute aurkaria.

Arratsaldean beste norgehiagoka bat ere jokatuko da Haranen. Ohorezko jubenil mailan jokatzen ari den mutilen taldeak Martuteneren aurka jokatuko du 18:30etik aurrera.

Gainontzeko taldeei dagokionez, 1. Erregional mailako taldeak Andoainen jokatuko du gaur arratsaldeko 15:30ean Euskaldunaren aurka. Kadete neskek Zarautzen dute hitzordua gaur arratsaldeko 17:15ean eta infantil mailako mutilen taldeak Donostian jokatuko du Amara Berri B taldearen aurka gaur 14.00etan.

Eskubaloiari dagokionez, Oiardo kiroldegian ere kirol honetaz gozatzeko aukera paregabea izango da gaur egun osoan zehar. Goizez eskolarteko neurketak jokatuko dira. Alebin nesken partidak izango dira 9.30etan eta infantilek jokatuko dute ondoren. Neskek Bera Bera izango dute aurkaria 10:30ean eta mjutilen bi taldek Pulpo eta Amenabar Dren aurka jokatuko dute 11:45ean eta 13:00etan. Arratsaldeko saioari dagokionez, Euskal Liga jokatzen ari diren emakumezkoen taldeek jokatuko dute kiroldegian San Adrianen aurka, kadeteek 15:45ean eta jubenilek 17:30ean. Azkenik, 19:30ean, 1. Nazional mailako senior mutilen taldeak jokatuko du San Antonioren aurka.

Beste taldeei dagokionez, Euskal Ligako mutilen taldeek bihar jokatuko dute Elgoibarren. 10:00etan kadete mailako taldeak eta 11:30ean jubenil mailako taldeak. Gipuzkoako txapelketa jokatzen ari den kadete mutilen taldeak, berriz, bihar 12:30ean jokatuko du Egian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios