Aia
Gaur arratsaldeko txupinazoak zabalduko ditu Aiako festakGaueko 21:30ean, herri afaria antolatu dute Izer eta Alaiber trikitilariek alaituta
San Donato eta San Loren-tzo jaiak hasteko dena prest dute Aian. Gaur, abuztuak 6, arratsaldeko 18:30ean txupinazoa sorpresarekin, jaiei hasiera emateko. Jarraian, kalejira buruhandi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar. Gaueko 21:30ean, herri afaria antolatu dute Izer eta Alaiber trikitilariek alaituta.
Bihar ostegunean, San Donato eguna, 06:00. Diana Joselontxos txarangaren eskutik. Herriko plazan zehar. Ondoren, gaupaseroen gosaria. 11:00etan, Meza nagusia izango da. 11:30ean, Landare estanpazio tailerra Itziar Unzurrunzagaren eskutik. Eguerdiko 12:00etan, herriko eskuzko pilota txapelketaren finalak jokatuko dira. 15:30ean, Mus txapelketa. 17:00etan, Dantza suelto txapelketa. 19:30ean, Kalejira buruhandi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar. Jarraian, Bide Batez erromeria. 22:30ean, Bertso jaialdia. Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Iban Urdangarin, Andoni Egaña eta Alaia Martinekin. Gai jartzailea: Amaia Agirre Ondoren, Bide Batez erromeria.
Ostiralean, umeen eguna antolatu dute. Goizeko 09:30ean diana joko dute herriko kaleetan zehar. Gero, 11:30ean, haur eta gazteentzako jolasak antolatu dituzte herriko plazan. Arratsaldeko 14:00etan berriz, familien bazkaria izango da Euskal Parrilaren eskutik. 16:30ean, puzgarri eta tailer ezberdinak izango dira Panpotx kultur elkartearen eskutik. 19:30ean, Kalejira buruhandi eta trikitilariekin herriko kaleetan zehar. 22:00etan, Sukena eta Gozategiren kontzertuak. Jarraian, Dj Indate.
Larunbatean, goizeko 11:00etan, sardina jana, toka txapelketa irekia eta umeentzat zapo-toka. 16:00-19:30. Bikeshow trial erakustaldia, Irene Caminosen eskutik. 19:30ean, kalejira buruhandi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar. 20:00-22:00. Pintxopotea Euskal parrilaren eskutik eta Andoni Ollokiegik girotuz. Plazan. 22:15ean, Kontzertuak. Enbata Lorade. Su ta Gar. Jarraian, Dj Jotatxo.
Jaietako azken egunean, hilaren 10ean, igandea San Lorentzo eguna, 07:00etan, diana. Herriko kaleetan zehar. 07:30ean, gaupaseroen argazkia. Goizeko 11:00. Meza nagusia. 12:00etan, pilota partidak. Lehen partida, emakumezkoen gomazko paleta: Nahia Eizmendi - Garazi Eizmendi eta Amaia Irazustabarrena - Ana Kerejeta. Bigarren partida, gizonezkoak eskuz: Lorentz Orbegozo - Unai Albeniz eta Julen Alberdi - Julen Aizpuru. Ondoren, Herriko adinduei eskainitako bazkaria. Alkar Elkartean.
Arratsaldeko 17:30ean, herri kirol jaialdia izango da. Gipuzkoako Binakako Aizkolari Txapelketa. '4. Arroa' harrijasotzaile finala. Ondoren, kalejira buruhandi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar. Gaueko 22:45ean, Su festak. Jarraian, Haurren dantza erakustaldia. 23:30ean, Puro Relajoren kontzertua. 01:00ean, Trakaren erreketa. Goizeko ordu txikitan, Aiako aulki jolas txapelketa ofiziala.
Autobusak
Jaiak direla eta atobus zerbitzu berezia antolatu dira gaur eta hilaren 9an. Gaur larunbata eta abuztuak 9an, Aiatik Oriora bueltatzeko, Zarauztik 00:25, 02:25 eta 04:25ean aterako dira autobusak Aiarantz. Zerbitzu hauek Aiatik 00:45, 02:45 eta 04:45ean igaroko dira, eta 01:10, 03:10 eta 05:10ean iritsiko dira Oriora.
Aiatik Zarautzera bueltatzeko, autobusak 01:40an, 03:40an eta 05:40an irtengo dira Oriotik.