Gaur amaituko dira jaiak bigarren zekorketa eta umeentzako ekitaldiekin

Gazteen jolasak, Musika Banda Amparito joaz Erdikalean, lehen zekorketa, txikiak gustura... /
Gazteen jolasak, Musika Banda Amparito joaz Erdikalean, lehen zekorketa, txikiak gustura...

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Atzo entzun ziren Amparito doinuak lehengoz Erdikalean. Atzo ospatu zen ere lehenengo zekorketa. Eta atzo, beste behin, Zestoako Musika Banda izan zen protagonista, goiz, eguerdi eta arratsaldeko saioei esker.

Gaur, jai hauetako azken egun honetan, ekitaldi ugari izango dira, bai gaztetxoentzat -umeen egun ospatzen baita gaur- eta baita ere helduentzat. Horrela, goizean umeen udalbatza osatu ostean, hauentzat zezen txikiak eta poniak izango dira plazan,12:15ean hasita. Horrez gain, Nafar ikurrari gorazarre eta txakolin dastaketa ere izango da.

Eguerdian gaztetxoen arteko bazkari izango da, eta arratsaldean jai hauetako bigarren eta azken zekorketa.Honen ostean aprfesta, Bandaren saioa Erdikalean eta Zahagi dantza izango da. Jaik behar bezala amaitzeko Havana 357 taldearen saioa ere izango da Laranjadin. Ea ba eguraldia lagun dugun.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos