Gaur Akuan eta hurrengo astean Aizarnan izango dira Mendi kirol probak

Beñat eta Benantxio mendizaleen omenez izaten da zeharkaldia. /
Beñat eta Benantxio mendizaleen omenez izaten da zeharkaldia.

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Gaur Akua bailaran kirol festa izango bada goiz eta eguerdi partean -Mendi lasterka, Akuatxiki eta asto karrera probak izango dira bertan-, datorren igandean, hilaren 22an, Beñat Arrue eta Benantxio Iruretaren omenezko II. Ibilaldi Neurtua egingo da Aizarnan.

Aizarnako probari dagokionez, iaz bezala, 25 km luzerako ibilbidea izango du honek, Gazume, Iturriotz, Altzola eta Aizarnatik barrena paraje ederrak zeharkatuz, bakoitzak bere martxan. Ibilaldia eta gero, gainera, Aizarnan bazkaltzeko aukera izango da, eta ekitaldi bat burutuko da bi mendizaleak oroituz.

Proba honetan parte hartzeko izen ematea zabalik dago www.herrikrosa.eus webgunean (10 euro). Egunean bertan izena emateko aukera ere egongo da, 15 euro ordainduz. Irteera goizeko 7:30ak eta 8:00ak bitartean izango da, eta ibilbidean zehar jateko postuak kokatuko dira.

Ideiatik enpresara tailerra

Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago Iraurgi Berritzenek eskaintzan duen tailer hau.

Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu. Formakuntza 12 moduluetan banatzen da. Behin ideia garatu eta balioztatu ondoren, proiektua planifikatzeari ekingo zaio (marketing/komunikazio plana, azterketa ekonomikoa, produkzioa...) Planifikatu ostean, enpresa martxan jartzeko tramiteak, gaur egun dauden diru laguntza eta finantziazio iturriak ezagutuko dira besteak beste. Formakuntzaren data taldea osatu ahala jarriko da.

Ikastaroa langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos