Borrar
Mari Carmen Arregi eta Azahara Dominguez. ALDUNDIA
Gaueko zerbitzu bereziak larunbatean Zumaiatik eta Zestoatik Aizarnazabalgo jaietara joateko

Costa Urola

Gaueko zerbitzu bereziak larunbatean Zumaiatik eta Zestoatik Aizarnazabalgo jaietara joateko

Azahara Dominguez diputatuak nabarmendu du zerbitzu publikoaren erabilera bultzatzea eta jendeak jaiez modu eroso eta seguruan gozatzea izango dela xedea

S.U.

aizarnazabal.

Martes, 6 de mayo 2025, 19:58

Aizarnazabalgo Sanmiel Txiki jaiak direla eta, Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamendu Sailak Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditu Zumaia eta Aizarnazabal artean eta Zestoa eta Aizarnazabal artean maiatzaren 10eko gauean.

Azahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, autobusak 22:00etan aterako dira Zumaiatik, Patxita Etxezarretako geralekutik. Itzulera, berriz, Aizarnazabaldik (Arantzazu Etxetaldea eta Aizanazabal Hirialdea Gunearen arteko bidegurutzea) irtengo da, 03:00etan. Zestoatik, berriz, 22:30ean irtengo dira autobusak, GI-631 errepidean egingo dute geldialdia. Eta Aizarnazabaletik 03:00etan itzuliko dira (Arantzazu Etxetaldea eta Aizanazabal Hirialdea Gunearen arteko bidegurutzean ere).

«Beste herri askorekin egiten ari garen bezala, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditugu, Aizarnazabalgo jaietan parte hartu nahi dutenek eroso, seguru eta ingurumena errespetatuz mugitzeko aukera izan dezaten. Horrelako ekitaldietan garraio publikoa indartzeak herritar guztiei aisialdirako sarbidea bermatzea ahalbidetzen du, autoa alde batera utzita, eta segurtasuna indartzeko funtsezko neurria da, bereziki gazteen artean», adierazi du Azahara Dominguez. Era berean, diputatuak pertsona guztiak gonbidatu ditu garraio publikoa erabil dezaten jai hauetaz gozatzeko.

Bestalde, Aizarnazabalgo alkate Mari Carmen Arregik nabarmendu duenez, gaueko zerbitzuak egotea Zumaiatik eta Zestoatik Aizarnazabalerako garraio publikoa indartzeko beste modu bat da, «eta zerbitzu hori Foru Aldundiari esker eman ahal izango da». «Jai hauetan inguruko herrietako biztanleak Aizarnazabalera etortzeko aukera izango dute eta hori onuragarria da gure herriarentzat. Gainera, ingurumena babestuko dugu garraio publikoa erabiliz», gaineratu du alkateak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaueko zerbitzu bereziak larunbatean Zumaiatik eta Zestoatik Aizarnazabalgo jaietara joateko