Gari & Maldanbera datorren ostiralean, kultur etxean

Gari, ibilbide lutzeko musikari eta abeslariak, Orion abestuko du./
Gari, ibilbide lutzeko musikari eta abeslariak, Orion abestuko du.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

Datorren ostiralean, urriak 18, Gari & Maldanbera taldearen kontzertua izango da kultur etxean 22.00etan, Orioko Udalak antolatuta.

Garik toki berezia du Euskal Herriko musikan, ibilbide luze eta oparoa egin du-eta, Hertzainak taldearekin hasi zenetik. Orain proiektu berriari ekin dio Maldanbera taldearekin. Taldeak osaketa klasikoa dauka: bateria, baxua eta gitarra gehi abeslaria. Taldeari esker Garik bere betiko abestien rok-funtsa berreskuratu ahal izan du eta horrekin batera doinu berriak sortzen ditu modu errazagoan: mendi-tontorrera heltzeko ahalegin handiak egin ondoren, maldan beherako bide erraza hasten denean bezala. Kontzertuan bere azken diskoa aurkeztuko du taldeak: 'Beste Denbora Batean'.

Sarrerak 10 eurotan daude salgai kultur etxean. Udalak 100 sarrera jarri ditu salgai, kultur etxeko aforoa bete artekoak. Beraz, interesa dutenek hobe dute azkar ibili eta lehenbailehen hartu.