Garaipen-ohiuen protokoloa

Joan den igandean jendetza bildu zen A Coruñan irabazi ondoren./
Joan den igandean jendetza bildu zen A Coruñan irabazi ondoren.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

Udalak eta Arraun Elkarteak protokolo bat adostu dute, aurtengo alironak behar bezala antolatzeko. Protokolo horren arabera, herriko arraunlariek asteburuan banderaren bat irabazten badute, ongietorria igande arratsaldeko 20:00etan egingo da udaletxean.

Horrez gain, Udalak eta Arraun Elkarteak kode bat zehaztu dute etxafuegoak botatzeko, jendeak jakin dezan, entzundakoan, zein ligatako bandera irabazi den: bi etxafuego entzuten badira, KAE ligako estropada izango da irabazitakoa; hiru etxafuego badira, TKE-Euskolabel ligakoa; eta lau etxafuego entzunez gero, TKE-Euskotreneko neskek irabazi duten seinale.

Zehaztu duten beste kontu bat hau da: irabazitako bandera astintzeko garaian arraunlariak bakarrik egongo dira udaletxeko balkoian. Haurrek aukera izango dute udaletxera igotzeko, baina ez balkoira ateratzeko. Balkoira omenduak bakarrik aterako dira; hau da: bandera irabazi duten arraunlariak.