Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Mikel Agirre. Idiakezekin gol bat ospatzen, bi egin zituen. AMAXKAR
Garaipen garrantzitsua lortu du Keta Babyautok Ilintxaren aurka

Garaipen garrantzitsua lortu du Keta Babyautok Ilintxaren aurka

Getariarrek partida ona jokatu (1-3) eta bigarren itzuliko lehen partida irabazi zuten Legazpin

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Martes, 22 de enero 2019, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Joan den asteburuko akatsa ederki konpondu zuten larunbat arratsaldean Iñaki Azpitarteren mutilek. Legazpiko Bikuña futbol zelaian Ilintxarekin joku zuten eta azken emaitzak argi eta garbi uzten du getariarren nagusitasuna, 1 eta 3 irabazi ondoren.

Baina ez zen partida erraza izan eta gutxiago etxeko taldeak markagailuan aurrea hartu zuenean. Partidako lehen ordu laurdena besterik ez zen bete eta atzetik. Getariako Ketako jokalariek bere lana egiten jarraitu zuten eta saria bizkor heldu zen, Ander Lazkanok 26. minutuan lortutako golak norgehiagoka berdindu zuen eta Ilintxako taldea urduritu.

Honela amaitu zuten lehen zatia eta atsedeneko solasaldiak eragina izan zuen getariar jokalariengan. Hasi eta berehala etorriko ziren partida erabakita utziko zituzten bi golak eta golegile berberarekin gainera, Mikel Agirre.

Markagailuan abantaila hartuta, partida kontrolpean izan zuten une oro getariarrek eta gehiegi sufritu gabe epaileak bukaera noiz adierazi egon ziren, nahiz aukera bat edo beste ere egin. Garaipen honek bigarren itzuliko lehen hiru pun tuak eman dizkio Ketari eta sailkapenean Zumaiako harrapatu dute 10. tokian kokaturik. Merito handiko garaipena kontutan izanik Ilintxa laugarren tokian kokatua dagoela igoerako borrokan murgilduta. Datorren jardunaldian, hemezortzigarrena, etxean Ikasberri hartuko dute.

Bestalde, Keta Babyautok San Antonetako zozketa urteroko legez egin zuen festen barne eta zenbaki sarituak hauek izan ziren 5191 (Paloma Iturrino) eta 7511 (Julio Aizpurua). Elkartetik esker mila parte-hartzaile guztiei eta on egin saritutakoei.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios