Galarraga, 'Kortaberri' eta Eizmendi, Harri Handien Euskal Herriko Txapelketan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Harri Handien Euskal Herriko Txapelketako finala jokatuko da gaur Asteasun, eta bertan Ostolaza Eskolako Aimar Galarraga oriotarra, Imanol Illarramendi 'Kortaberri' aiarra eta Jokin Eizmendi zarauztarra, izango dira. Hiru hauekin batera, Aimar Irigoien, Iban Ugartemendia, Jon Unanue 'Goenatxo III' eta Julen Diaz. Harri-jasotzaile bakoitzak, hiru minutuko lana izango du harri bakoitzarekin: 200 kiloko errektangularra, 175eko zilindroa, 150eko kubikoa eta 100 kiloko bola. Kilo gehien jasotzen dituenak jantziko du txapela.

Txapelketari 22:00etan emango zaio hasiera eta Euskal Telebistak zuzenean emango du, horregatik ordutegia.

 

Fotos

Vídeos