«Gabonetako ekintzetan lagundu duten guztiei, mila esker»

Erregeen kabalgatan lana egin zuten. /  ETXEBERRIA
Erregeen kabalgatan lana egin zuten. / ETXEBERRIA

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Turismo eta Kultura zinegotzia den Lourdes Salsamendik esker oneko idatzia zabaldu du, pasa den gabonetako ekintzak aurrera ateratzen lagundu duten talde eta bolondres guztiak zorionduz.

«Zinegotzi bezala, zorionak eman nahi dizkiet oriotar guztiei. San Nikolas festak pasa genituen jai giro onean, eta Gabonetako festak ere herriko talde ezberdinei esker ederki disfrutatzeko aukera izan dugu».

Errepasoa eginaz, Herribil emankizunean parte hartu zenuten talde guztiei eskerrak ematen dizkie «hain lan bikaina eskaintzeagatik». Ondoren, «Musika Eskolako gabon kontzertuan ere ikusi eta gozatzeko aukera ederra izan genuen oriotarrok, bertan parte hartu zuten guztiekin». Olentzero eta Mari Domingiren ongi etorria, «aurten ere txalotzekoa».

Urtetik urtera bertan egiten duten bolondresen lan onari esker, «emankizun eder bat ikusi ahal izan genuen; beraz, eskerrik asko Lera taldeari eta bertan parte hartzen duten bolondres guztiei».

Aurten kabalgataren antolaketa Udalak hartu du, Talai Mendik hainbeste urtetan zehar antolatu ondoren. «Erronka handia genuen, baina erraztasun asko eman dizkigute Talai Mendikoek antolakuntzarako. Hala eta guztiz, erronka hau ez zen posible izango bertan parte hartu duten herritar guztien laguntzarik gabe. Benetan Erregeen partetik eta nire partetik mila-mila esker eta txalo beroenak bertan parte hartu duzuen bolondres guzti-guztiei. Zinegotzia oso pozik dago berriro ere erakutsi dugulako gai garela denon artean, behar denean gauzak aurrera ateratzea».

Lourdes Salsamendik udal langileak eskertu nahi ditu ere egindako lanagatik. «Herriak sortzen duena herrirako hobeago izaten delako, eta hobetu beharrak hobetzen saiatuko garelako, eskerrik asko, zorionak, eta urte berri on denoi».

Pentsionisten bilkura

Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, jubilatu eta pentsiodunen bilkura, gaur 18:30-18:40etara.

 

Fotos

Vídeos