Futbol eta eskubaloi partidak bihar eta etzi

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Usurbil Futbol Taldeari dagokionez, Harane futbol zelaian 3 neurketa ikusteko aukera izango da gaur goiz eta arratsaldez. Bihar goizeko 10:00etan infantil mutilen taldeak ligako lehenengo partida jokatuko du Lengokoak B taldearen aurka. Ondoren, kadete mutilen txanda izango da. Goizeko 11:30ean hasita Santo Tomas Lizeoa A taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak. Arratsaldean, berriz, Ohorezko mailako jubenil mutilen partida izango da. 16:00etatik aurrera Dunboa Eguzki taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak herriko jokalari gazteek.

Usurbil Futbol Taldeko beste 2 taldeek, berriz, pasa den ostegunean jokatu zituzten jardunaldi honetako partidak. 1. Erregional mailako taldeak ligako lehen partida galdu zuen, Lazkaon 4 eta 0 galdu ostean. Kadete mailako nesken taldeak, berriz, 1 eta 0 galdu zuen Oriokoren aurka

Usurbil Kirol Elkarteko eskubaloi taldeei dagokionez, etzi jokatuko dute asteburu honetan etxeko partidak dituzten taldeek euren neurketak. Euskal liga jokatzen ari diren kadete eta jubenil mailako neskek Aiala Zarautz taldea izango dute aurrez aurre. Kadeteek jokatuko dute 10:00etan eta jubenilek 11:30ean. Euskal liga jokatzen ari diren kadete eta jubenil mailako mutilek, berriz, bihar arratsaldean Irunen dute hitzordua. Bidasoa Irun taldearen aurka jokatuko dute Artaleku kiroldegian, arratsaldeko 17:30ean jubenilek eta 19:00etan kadeteek. 1. Nazional mailako taldeak ere etxetik kanpo jokatuko du asteburu honetan. Bihar arratsaldeko 19:30ean Errenterian jokatuko dute Ereintzaren aurka.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos