Frontoiaren estaltzea aukeratzeko, prozesu parte-hartzailea

J.A. USURBIL.

Udarregi ikastolako Ba-tzar Nagusian Agerialdeko frontoia estaltzea adostu zen ikastolako beharrei egokiago erantzuteko 2018an. Ikastolako ordekarien esanetan ikastolak dituen espazio estaliak gutxi dira. Hori horrela, Ikastolako Artezkaritza Kontseiluak ideia-lehiaketa bat antolatu du proiektu hori nola egingo den erabakitzeko. Eta proposamen horiek jasota, Agerialdeko frontoia estaltzeko proiektuaren aukeraketa egiteko parte-hartze prozesua irekitzea erabaki du familia eta ikasleei. Aurkeztutako proiektu horietatik horretarako osatutako batzorde tekniko batek bi proiektu lehenetsi ditu jada, eta Ikastolako komunitateari bi proposamenen artean bozkatzeko aukera emango dio: A proiektua eta B proiektua. Bazkideen bozka gehien jasotzen dituen estaltze proiektua aintzat hartua izango da egikaritzarako.

Parte hartzea ahalik eta handiena izan dadin, ikasleekin gaia gelan landuko da eta eskura banatu zaie bozkatzeko inprimakia.