Flysch Organo Zikloak Getarian kontzertua eskainiko du berriz

Aurkezpena. Donostiako Koldo Mitxelenaren aurrean, getariar ordezkaritzarekin./ALDUNDIA
Aurkezpena. Donostiako Koldo Mitxelenaren aurrean, getariar ordezkaritzarekin. / ALDUNDIA

Aurtengoa III. edizioa da eta uztailak 22an Salbatore elizan emanaldia izango da

JUAN MARI ZUBIAURREGETARIA.

Aurten ere Flysch Organo Zikloak geldialdi bat egingo du Getarian. Uztailak 22an izango da Salbatore elizan eta bertan Santiago Banda organo jolea eta Quinmmetal taldeak haizea eta metalaren arteko doinuak nahastuko dituzte. Saioa arratsaldeko 20:00etan hasiko da.

Aste honetan Donostian, Maria Jose Telleria Kulturako Zuzendariak, Santiago Banda organojoleak eta Javier Lekunberri oboejoleak Aldundiak sustatzen duen eta uztailean kostako zenbait herritan ospatuko den Nazioarteko III Flysch Organo Zikloa aurkeztu dute eta aurkezpenean parte hartu zuten baita ere Getaria eta Mutrikuko alkateek ere, Nika Lertxundi eta Jose Angel Lizardik.

III. Flysch Organo Zikloa egitearen arrazoiak garbi azaldu zituen Telleriak, «organoa, tresna ezezaguna den neurrian, ezagutzera eman nahi da, eta gure ondarearen balioa azalduz Gipuzkoako kultur eskaintza turistikoa erakargarriago bihurtuz. Azken honek bereizten du gainerako zikloetatik, ezohiko eta bereziki erakargarri bilakaraziz».

Gipuzkoan dauden lehen mailako tresnei ikusgarritasun gehiago eman nahi zaie eta, kasu honetan, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutriku kostako herrietan. Beste diziplina batzuekin ere osatu nahi da organoa. Izan ere bere egokikortasunak musikari joera berriak ematea lortuko du.

Era berean, organoa beste diziplina batzuekin osatu nahi da. Instrumentu moldakorra denez, ikuspegi berriak emango bai dizkio musikari.

Getariako organoa

A. Cavaillé-Coll organo egileak 1860. urtean egin zuen instrumentua Getariako San Salvador elizan dago kokatua; 8 erregistro ditu eta estilo erromantiko frantsesean egina dago (garai hartan ohikoa zen bezala). Erregistro horiek eskuzko bi teklatutan eta pedaleko teklatu batean (garatu gabekoa) banatuta daude, eta akoplamenduz sortzen da soinua. Nahiz eta instrumentu txikia izan, erregistro bakoitzak aparteko kalitatea du.

Organoa, duen izaeragatik, ezin da seriean egin. Beraz, instrumentu bakoitza, artisau erara egindakoa, toki jakin batean jartzekoa da. Egileak ahalik eta soinu onena lortzea nahi du, gune arkitektoniko bakoitzak dituen baldintza akustikoen arabera, bai eliza batean, bai auditorium batean edo beste edozein tokitan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos