Festetako paella janerako bilera ostiralean

Kuadrilla edo talde bakoitzeko arduradun bat bilerara agertzea beharrezkoa izango da

AINARA MARTINZESTOA.

Ostiralean, hilaren 23an, Amabirjinetarako paella jana antolatzeko bilera izango da Kultur-Etxean arratsaldeko 19:00etan. Kuadrilla edo talde bakoitzeko arduradun bat bilerara agertzea beharrezkoa izango da, kuadrilla osatzen duten pertsona kopuruaren jakitun eta bakoitzaren txartela erosteko diruarekin. Txartel bakoitzak 5 euroko kostua du.

Pilota partiden emaitzak

Pasa den astean Zestoan bertan zein herritik kanpo zestoar pilotari gazteen partidez gozatzeko aukera izan zen. Hilaren 13an herrian jokaturiko partiden emaitzak ondorengoak dira, binaka Uria-Luluaga (6) eta Zubeltzu -J. Azkue (16), buruz buru Eizagirre (18) eta Anduaga (10). Hilaren 16an hiru partida ikusteko aukera izan zen, buruz buru aritu ziren Odriozola (18) eta Salegi (8) alde batetik, Agirre (18) eta Karmona bestetik. Binakako partidu bat ere izan zen, Mantzisidor-Agirre (14) eta E. Azkue-A. Alonso (16). Aizarnako festak zirela-eta, hilaren 14an bi partidu izan ziren bertan. Binaka aritu ziren Eizagirre-Egiguren (18) eta Sasiain-Anduaga (14), banaka berriz Alonso (18) eta Olaizola (7). Aste Nagusiaren baitan Donostian ere jokatu zuten pilotariek Trinitate plazan egiten den egitarauaren baitan, Odriozola herritarra bikoteka 3. postuan gelditu zen eta Salegi 4. enean.