Festen hasieran, deiadarra, eta ondoren, batukada, Giranice eta Gozategi

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Gaur iluntzean zabalduko dira aurtengo San Nikolas jaiak. Festen hasierako deiadarra 20:00etan egingo da, baina aurretik, 19:00etatik aurrera, Pello eta Nikolasa erraldoiekin eta buruhandi eta txistulariekin kalejira egingo da. Ondoren, esan bezala, festen hasierako deiadarra, eta bertan, Salatxo abesbatza omenduko da bere 25. urteurrena ospatzeko. Deiadarrean, Pello eta Nikolasa, Danbolin musika-eskola eta Harribil dantza-taldeak hartuko dute parte. Lehendabizi, gaueko 21:00etan, Zarakatun batukada kalez kale izango da; 23:00etan, Giranice musika-talde oriotarraren kontzertua eta 00:30etik aurrera, Gozategi taldea herriko plazan arituko da.

 

Fotos

Vídeos