Festa giroa nagusi herriko kaleetan

Txupinazoarekin batera «Usurbikdarrek daukate sagardo alkate» dantzan./ARGAZKIAK ARANBERRI
Txupinazoarekin batera «Usurbikdarrek daukate sagardo alkate» dantzan. / ARGAZKIAK ARANBERRI

JOSU ARANBERRIUSURBIL.

Hasi dira Santixabel jaiak! San Pedro egunaren bezperan bada ere, herria jai giroan murgilduta dago. Izan ere, ostegunean zenbait ekintza izan ostean, atzokoan eman zitzaien aurtengo Santixabel jaiei hasiera. Goizean gazteen txanda izan zen. Multikirolak izan zituzten lehendabizi eta gazte bazkaria ondoren. Arratsaldean, berriz, haur, gaztetxo eta helduentzako Pintura Lehiaketa izan zen herriko pilotaleku inguruan.

Hala ere, zazpietan izan zen herriko jaiei hasiera ofiziala eman zien ekitaldia. Estitxu Berasategi eta Esther Arrojeria Bera Berako eskubaloi jokalariak izan ziren jaietako lehen txupina bota zutenak eta ikurrina igotzearekin batera festa giroa nagusitu zen udaletxe aurrean.

Gaurko egitaraua

10:00.
Ume-gazteei harrera udaletxeko plazan.
10:30-12:30.
Umeen eguneko erronkak eta jolasak. Ginkana (LH1-LH4); Gaztetxoentzako erronka (LH5-DBH2) Oiardo Kiroldegitik abiatuta; eta puzgarriak frontoian 0-5 urte artekoentzat.
1100-12:00.
Helduentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia Askatasuna plazako bolatokian.
12:00.
Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta, eta 14.00etatik aurrera zikiro-jana Askatasuna plazan.
16:30.
Gaztelekuaren eskutik, ur eta zikin jolasak DBH1-ekoentzat Artzabalen.
18:00.
Buruhandiak.
18:00.
'Goazen Benidorrera' antzezlana Artzabalen.
18:30.
Sokamuturra, ikastola aurreko belardian.
18:30.
Ray Fernandez txosnetan.
19:00.
Zero Sette Jaiband eskusoinu taldea Artzabalen.
20:00.
Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoeneko plazan, Potxoenea ondoan.
23:00.
Kontzertuak frontoian: Zaparra eta E.T.S.
00:00.
Batukada feminista txosnetan.
02:30.
Txosnetan: Skasti eta DJ Jotatxo.
06:00.
Enzefalogramo Elektrotxaranga. Ondoren, gaupaseroen argazkia.

Orbeldi Dantza Taldeko kideek ere beraien urteroko emanaldia eskaini zuten ondoren herriko frontoian. Haur, gazte eta helduek dantza desberdinak eskaini zituzten beste behin ere, urtean zehar egindako lanaren erakusgarri. Bitartean, Elektrotxufla elektrotxaranga eta Arraiketai txarangak ere kalez kale ibili ziren.

Gauean nahikoa dantza egiteko aukera izan zen. Herriko Larrian Gozo taldearekin izan zen berbenan lehendabizi eta txosnetako kontzertuan ondoren.