San Ferminen hasiera Usurbilen

Txuriz eta gorriz jantzita, ederki pasa zuten gaztetxoek. /  J.A.
Txuriz eta gorriz jantzita, ederki pasa zuten gaztetxoek. / J.A.

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Usurbilen ere San Ferminetako giroa izan zen atzo. Iruñean eguerdiko 12.00etan izan zen txupinazoa eta herrian ere halako zerbait egin zuten Udajolas-eko haur eta begiraleek. Izan ere, pasa den asteartearteaz geroztik martxan da Udajolas ekimena, guztira 192 haurrekin.

Goizean goizetik nabaritu zitekeen San Ferminetako giroa frontoi inguruan. Haur eta begiraleak arropa zuriaz jantzita eta zapi gorria lepoan jarrita agertu ziren, egunkariak eskuetan zituztela, entzierro aurreko momentuak bailiran.

Eguerdiko 12.00etan, berriz, San Ferminetako txupinazoa irudikatu zuten udaletxea aurreko plazan. Begiraleek bota zuten konfetien txupinazoa eta haurrek, behetik San Ferminetan entzierroaren aurretik abesten den abestia kantatu zuten. Bien bitartean, jolasean izan ziren Udajolaseko haur txikienak herriko pilotalekuan.

Hori bai, entzierrorik ere ez zen falta izan atzo. Tamaina desberdinetako zezenak ibili ziren frontoian lehendabizi, alboko kaleetan eta Askatasuna plazan ondoren.

 

Fotos

Vídeos