Ezama baserrikoak nagusi Sagardo Txapelketan

Sagardo sarituen egileak, epaimahai eta antolakuntzako kideekin. /  ARGAZKIAK YARZA
Sagardo sarituen egileak, epaimahai eta antolakuntzako kideekin. / ARGAZKIAK YARZA

Bi sari banatu ziren, bata lehiaketa ofizialarena eta bestea lehiaketa herrikoiarena eta bietan garaile bera izan zen aurtengoan

YARZA ERREZIL.

Giro ederrean eta parte hartze handiarekin ospatu zen Gaztetandik elkarteak seigarren urtez antolatu zuen Sagardo Txapelketa. Aurten hemezortzi baserrietako edariak aurkeztu ziren, frontoian dastatu ahal izan zirenak, antolakuntzak prestatutako pintxo aukera zabalarekin.

Txapelketara aurkeztutako baserri bakoitzak 24 botila eraman zituen. Hauek, frontoian elkartutako guztien artean zein epaimahaiko kideek dastatzeko izan ziren. Ondoren baserrietako sagardoak dastatu ahal izan ziren: Goikoa, Abieta Barrena, Zumeta, Basabe, Irure, Estrada Zaharra, Agerre Goikoa, Irure Txiki, Mugarrieta, Urdalleta, Buztin Zuri, Lasturreta, Mendiola, Aranguren, Ezama Enea, Umansoro, eta Abieta Goena. Epaimahaia Bixente Unanue, Joxe Ibarreta eta Gotzon Lazkanok osatu zuten eta beraiez gain, bertaratuek ere bere bozka eman ahal izan zuten.

Bi sari banatu ziren txapelketaren baitan, bata lehiaketa ofizialena, epaileek erabakiarekin, eta bestea lehiaketa herrikoia bertaratuen bozkekin. Bietan Ezama Enea izan zen garaile aurtengoan. Lehiaketa ofizialean, bigarren Umansoro, eta hirugarren Estra Zaharra. Lehiaketa herrikoien, aldiz, bigarren izan ziren Agerre Goikoa baserrikoak, eta hirugarren Umansorokoak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos