Borrar

Euskarazko prestakuntza saioak enpresa txikientzako

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Domingo, 24 de marzo 2019, 00:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Enpresa Euskaraz Handitzen ekimenaren baitan, eskualdeko enpresa txikiei bideratutako euskarazko prestakuntza-saioak antolatu zituen Urola Kostako Udal Elkarteak urtarrilean. Martxotik aurrera, bigarren deialdia zabalduko da. Berrikuntza bezala, ekintzaileei zuzendutako saio bereziak ere prestatu ditu.

Urrats bat gehiago emateko borondatearekin antolatu dira enpresa txikiei zuzendutako saio teoriko-praktikoa nahiz ikastaroa. Saio teoriko-praktikoan hizkuntzen kudeaketa hobetzeko erremintak azalduko dira; besteak beste, enpresa hobetzeko aukeren identifikazioa, marketina eta publizitatea, ingurune digitala, eta idatzizko eta ahozko harremanak.

Saioa datorren asteartean, martxoaren 26an, egingo da 13:30etatik 15:00etara bitartean, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.

Era berean, lanean idazten diren ohiko testu eta mezu laburrak lantzeko ikastaroa prestatu da. Saio hauen bidez, Urola Kostako enpresa txikiei lanean ohikoak dituzten testu eta mezu laburrak euskaraz idazteko erremintak emango zaizkie; testu mota desberdinak ezagutu eta idazteko aholkuak, Euskaltzaindiaren oinarrizko arauen lanketa, edota testuen egituraren azterketa.

Ikastaroa hiru egunetan egingo da; maiatzaren 8an eta 22an, eta ekainaren 5ean. Saio guztiak 13:30etik 15:00etara bitartean izango dira, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza.

Informazi gehiagorako, 943890808 telefonora dei daiteke, edo bestela honako helbide honetara idatzi: handitzen@urolakosta.eus.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios