AEK Euskaltegian matrikula zabalik eta ate irekiak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

AEKk dagoeneko ireki ditu herriko euskaltegiko ateak, eta ari da jendea hurbiltzen; baina jakinarazten dutenez, «asteburu honetan, gu gerturatuko gara zuengana: ostiralean, 18:00etan, Orioko euskaltegia zabalduko dugu ikusi nahi duen herritar ororentzat. Ondoren, esku-orriak banatuko ditugu herrian. Larunbat goizean, bestalde, Zumaiak hartuko du informazioa banatzeko txanda. Azkenik, Zarau-tzen, igande goizean, 11:00etan, irekiko da euskaltegia, eta herriko kaleetan ibiliko gara gero informazioa banatzen». Denetariko eskain-tza dago: aurrez aurrekoa, on-line, autoikaskuntza... Horrez gain, maila guztietan trebatzen dituzte ikasleak (A1, A2, B1, B2, C1, C2), eta diru-laguntzak eskura ditzakete udalen eta Eusko Jaurlaritzaren bitartez. Informazio gehiago edo matrikulak egiteko, Arrantzale kaleko bulegoan, 670.420025 edo orio@aek.eus

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos