AEk euskaltegiak ateak zabalduko ditu gaur, herritarrek ezagutu ahal izateko

Euskara. Ikasteko edo trebatzeko aukera eskaintzen du AEK Euskaltegiak. Argazkian, iazko talde bat. / DV
Euskara. Ikasteko edo trebatzeko aukera eskaintzen du AEK Euskaltegiak. Argazkian, iazko talde bat. / DV

Ate irekiera arratsaldeko 18:00etan izango da, eta ondoren irakasleek eskaintzaren berri emango dute eskuorriak banatuz

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Gaur ostirala, arratsaldeko 18:00etan zabalduko dute euskaltegia, herritarrek ikusteko, eta, ondoren, AEK-ko irakasleek eskuorriak banatuko dituzte herrian, euskaltegiaren eskaintzaren berri emateko. Izan ere, dagoeneko martxan dago euskaltegiaren matrikulazioa eta jendea hasita dago izena ematen. Nolanahi ere, AEK-k egoki ikusi du ahalegin berezia egitea herritarren artean bere eskaintza ezagutzera emateko eta jendea izena ematera animatzeko. Horregatik aterako dira kalera Orion eta eskualdeko beste herrietan.

Kanpaina berria

AEK-k eskualde osoan dauzka euskaltegiak eta bere jarduna ezagutarazteko kanpaina egin nahi du ekimen honen bidez. Gaur arratsaldean, esanda bezala, Orion izango dira AEK-ko irakasleak herriko kaleetan barrena informazioa banatzen, bihar Zumaian eta igandean Zarautzen.

AEK-ko euskaltegiek ikastaro-eskaintza zabala dauka, euskara ikasteko eta maila ofizialak prestatzeko (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2): aurrez aurreko klaseak, online, autoikaskuntza...

Orioko euskaltegian ematen diren ikastaroen prezioa 100 eurokoa da ikaslearentzat, Udalak zati handi bat ordaintzen duelako. Matrikulazio-epea zabalik dago irailaren 20a arte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos