Euskal pentlatoia jokatuko dute igandean Astigarragan Otaegi eta Txapartegi aizarnarrek

Jagoba Otaegi Igeldo Harriarekin. / MICHELENA
Jagoba Otaegi Igeldo Harriarekin. / MICHELENA

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZESTOA.

Euskal pentlatoia jokatuko dute igande honetan Astigarragako Zamalbide auzoko Perurenako frontoian, San Isidro festen barruan, eta hantxe izango dira lehian Jagoba Otaegi eta Luis Txapartegi harri-jasotzaile eta aizkolari aizarnarrak.

Arratsaldeko seietatik aurrera jokatuko da proba eta bertan egin beharreko lana hauxe izango da: 15 aldiz 100 kiloko bola altxatzea, 400 kiloko harriarekin bi plaza osatzea; kanaerdiko enborra moztea; 50na kiloko txingekin sei plaza osatzea; eta kilometro bat korrika.

Beste bost kirolari izango dituzte aurrez aurre: Beñat Amade, Joseba Otaegi eta Unai Ardeo Zaldua aizkolariak eta Iñaki Errazkin eta Xabier Ariztegi Santxin harri-jasotzaileak.

Txapelketaren ostean, Emarri taldeak marka saiakera egingo du 600 kiloko harriarekin.