Borrar
Olatz Salvador abeslariak zabaldu du 2025eko kultur programa.

Costa Urola

Euskal musiken, dantzen eta antzerkien aldeko apustua aurtengo kultur egitarauan

Idoia Asurmendi, Oinkari, Süne eta Gariren kontzertuez aparte, Trikiti Jaialdiak bigarren edizioa izango du aurtengo programan

Antxon Etxeberria

Aia.

Miércoles, 5 de febrero 2025

Olatz Salvador abeslari donostiarrak emandako kontzertuarekin, hasiera eman zaio Aiako kultur egitarauari. Bere agerraldian, Olatz Salvadorrek 'Zainak eman' bere azken lana aurkeztu zuen eta jarraipena, hilaren 22an, Idoia Asurmendik jarriko dio 'De amar y desandar' lanarekin izango delarik probalekuan. Abeslari, pianista, gitarrista eta konpositore arabarra da Idoia Asurmendi (Aramaio, 2000 urtean jaiotakoa).

Apirilaren 12an 'Errotan' lana aurkeztuko du Oinkari Dantza Taldeak. Euskal kulturan hain presente dauzkagun dantza tradizionalak izango dira ikusgai zuzeneko musikarien laguntzaz.

Ondoren, maiatzaren 10ean Süne igoko da oholtzara 'Amaineman' bere bakarkako lehen diskoa aurkeztera. Uda eta gero, urriaren 4ean estreinatu berri den 'Arizona' antzezlana ikusteko aukera izango da, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolarekin. Azaroak 29an, Garik joko du Probalekuan. 30 urte betetzen dira bere bakarkako ibilbideari ekin zionetik eta elkarrekin ospatu, abestiak berreskuratu eta inoiz bezela gozatzeko aukera paregabea izango da.

Urtea ondo bukatzeko eta lehen edizioaren arrakastaren ondoren, II. Trikiti Jaialdia burutuko da abenduaren 20an. Trikitizaleen bilgune bihurtuko da beraz bigarren urtez jarraian Aiako probalekua.

Herriaren inplikazioa

Proiektuaren garrantziaz hitz egin zuen Jon Ander Azpiroz alkateak. «Horrelako proiektu bat aurrera ateratzeko herritarren inplikazioa ezinbestekoa da. Aia herri txikia da eta horrelako proiektuak aurrera eramateko borondatean dago gakoa, gurea bezelako herrietan komunitatearen balioa oso garrantzitsua da oraindik, herrigintzarako balioa presente dago Aian eta hori nabaritu egiten da, bailarako herri txikienetakoa izan arren horrelako ekimenak aurrera ateratzen dira herritarren lanari esker. Eskuartean dugu aurtengoa eta jada 2026koa ari gara prestatzen, urtero kultur programa aberatsa osatu eta eskaintzeko asmoz. Garrantzitsua da herritarrak herrian bertan kulturaz gozatzeko aukera izatea. Kultura duen herria, izaera duen herria dela ulertzen dugulako», aipatu zuen alkateak.

Udalak herritar zein bisitari guztiak gonbidatzen ditu denboraldi berri honen parte izatera. Sarrerak aiaturismoa.eus webgunean eta kultur etxean egongo dira salgai. Informazio gehiago aiaturismoa.eus atarian.

Bost urte eta 7.600 ikusle

Aiak bost urte daramatza kulturaren alde lan egiten eta euskal kulturari bere lekua ematen; bost urte hauetan guztira 35 emanaldi eskaini dira, 7.600 ikusletik gora pasa direlarik probalekutik, herritarren erantzuna ezin hobearekin. Eskaintza aberatsa eta orekatua izan da: antzerkia, dantza eta musikak osatzen dute urteko programa, tradizioa eta modernitatea uztartuz ikusleei esperientzia artistiko paregabea eskaintzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal musiken, dantzen eta antzerkien aldeko apustua aurtengo kultur egitarauan

Euskal musiken, dantzen eta antzerkien aldeko apustua aurtengo kultur egitarauan