Euskal kantu afaria egingo dute ostiralean Miako Artelatz elkartean

Artelatz. Elkartean egingo da euskal kantu afaria. /  AMAXKAR
Artelatz. Elkartean egingo da euskal kantu afaria. / AMAXKAR

Gaueko 21:30ean hasiko da afaria eta ondoren kantu saioa. Izena emateko azken eguna gaurkoa da

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Auzoari bizia emateko asmotan, euskal kantu afaria antolatu dute uztailaren 13rako, datorren ostiralerako Meaga auzoan. Artelatz elkartean egingo dute ekimen hau eta afalostean izango da kantaldia. Iragarri dutenez, pieza tradizionalak zein gaur egungoak joko dituzte Oiartzungo Irati Odriozolak, Ane Badiolak eta Joxe Leonek. Ondoren, musika eta festa izango direla aurreratzen dute.

Afaria 21:30ean hasiko da honako menuarekin: entsalada mistoa, bakailoz betetako piperrak, txekor masaila saltsan, profiterolak izozkiarekin, kafea eta kopa. Hau guztia 25 euroren truke eskura daiteke. Bertaratu nahi dutenek gaur asteartea, uztailak 10, izango dute azken aukera txartela erosteko, baino erne zeren plaza mugatuak ditu saio honek. Horretarako 609 963 641 (Ioseba) edo 678 33 25 07 (Ainara) telefono zenbakietara dei daiteke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos