IX Euskal Herriko emakumeen kopako final laurdena gaur Haranen

J. ARANBERRI USURBIL.

Gaur 19:30ean hasita, IX. Euskal Herriko emakumeen kopako final laurdenetako bat jokatuko da Harane futbol zelaian. Bi talde gipuzkoar izango dira lehian: Añorga eta Eibar. Sarrera doakoa izango da eta partida ikustera doazenen artean sariak zozketatuko dituzte: Añorga eta Eibar futbol taldeetako kamiseta bana, jokolariek sinatuak, eta afari bat bi lagunentzako Araeta sagardotegian.

Partida honen irabazleak Bizkerre-San Ignacio partidako irabazlearen kontra jokatuko du eta ta azken horren irabazleak finalerdian jokatuko du Athelticen aurka, Galdakaon, maiatzaren 26an. Euskal Herriko futbol talderik onenak ari dira 2019ko IX. Euskal Herria Kopa honetan: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.