Borrar
Herriko pilotalekura bidean geldialdia egin zuten Errege Magoek. ARGAZKIAK J.A.
Euripean iritsi ziren Errege Magoak herrira

Euripean iritsi ziren Errege Magoak herrira

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Sábado, 6 de enero 2018, 00:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Errege Magoak atzo iritsi ziren Usurbila, urteroko hitzordua betez. Ume askoren ilusioa bete zen beste urte batez eta herrian ere Hiru Erregeak ikusi eta beraiekin egoteko aukera izan zuten Usurbilgo haurrek.

Ez zuten egunik aproposena aukeratu horretarako. Ia egun guztian zehar euria izan zen nagusi eta arratsaldean aterrune gutxi izan ziren, horregatik euren hasierako asmoak bertan behera gelditu ziren. Euria dela eta kabalgatako ibilbidea moldatu behar izan zuten eta ohiko ibilbidean Kalezarrera igo gabe gelditu ziren.

Beste behin ere, San Esteban ermita ingurutik etorri ziren Usurbil aldera Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Zaldi gainean herriko auzo desberdinetako bideetan ibili ziren, hainbat ume atzetik zituztela eta milaka karamelo banatuaz. Izan ere, bart gauean etxeetan opariak uzten ibiliko baziren ere, atzo arratsaldean goxokiak banatu zituzten kabalgata ikustera gerturatu zirenen artean.

Herriko pilotalekuan herritar ugari zituzten han zain, ume, gaztetxo, gazte, guraso eta aiton-amonak... Guztiak frontoian bildu ziren Errege Magoak bertan zegoen Jaiotzara nola hurbiltzen ziren ikustera. Izan ere, Jesus haurtxoa agurtzera joan ziren eta bertan bildutakoentzat ere hitz batzuk izan zituzten.

Ondoren, oholtzatik jaitsi eta eserleku dotoreetan eseri ziren, herriko haurrekin lasai-lasai egon asmoz. Meltxor, Gaspar eta Baltasar haurrekin hizketan egon ziren hauen gozamenerako. Bien bitartean, lagun-tzaileek milaka goxoki banatu zituzten. Gaztetxoak hauek biltzen jarduten zuten bitartean. Negarrez ba-tzuk, irribarrez besteak... modu desberdinetara hartu zituzten.

Goizean, berriz, hiru Errege Magoen karteroaren bisita izan zen Usurbilen. Herriko haurrek beraien oparien zerrendarekin eskutitza emateko aukera izan zuten urtero bezala. Eta ez hori bakarrik, hauen kontu txikiak ere entzun zituen hauek magalean zituen bitartean. Ekarri ote dituzte erregeek eskatutako opari denak?

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios