Etxeko bikotea gaur Salbatore Pilota Txapelketan

Getariarrak. Zenekorta eta Aristi gaur herriko frontoian. /  AMAXKAR
Getariarrak. Zenekorta eta Aristi gaur herriko frontoian. / AMAXKAR

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO GETARIA.

Gure Txeruk antolatzen duen XXI. Pilota Salbatore Txapelketak aurrera jarraitzen du eta gaur bertan pilota saio interesgarria izango da herriko frontoian. 19:00etan hasita 22 urte azpiko binakako partida jokatuko dute Pagola eta Arizmendi alde batetik eta herriko bikotea den Aristi eta Zenekorta bestetik. Joan den urtean bikote getariarrak gazte mailako txapela irabazi zuen Salbatore Txapelketa honetan eta orain goiko mailan zer esana badutela erakutsi nahiko dute.

Baina ez da hemen etengo lehiaketa zeren astelehenerako beste pilota partidak iragartzen dituzte. Ordu berean, 19:00etan, jubenil mailan, Txoprena/Zabaleta eta Oteiza/Ibon Perez bikoteak aurrez aurre. 22 urte azpikotan berriz bi partida, Canabal/Aldave eta Uribe/Jauregi hasteko eta Garcia/Cordon eta Arrizabalaga/Malax jardunaldia amaitzeko.

 

Fotos

Vídeos