Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Lan desberdinak burutuko dira bihartik aurrera Estropalari kalean.
Estropalari kalea bihartik aurrera itxita ibilgailuentzat

Estropalari kalea bihartik aurrera itxita ibilgailuentzat

Irisgarritasun eta saneamendu lanak direla eta, obrak bukatu bitartean, 6 astetan, kalea itxita egongo da

DV

ORIO.

Domingo, 28 de enero 2018, 00:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihar bertan, astelehenarekin, hasiko dira Estropalari kaleko irisgarritasuna eta saneamendua hobetzeko lanak. Egingo diren lanen aurrekontua 136.000 eurokoa da eta Lurkide Hondalanak enpresak egingo ditu. Obrak sei astetan bukatzea aurreikusten du Udalak.

Lan desberdinak burutuko dira. Besteak beste, Estropalari kaleko saneamendua eta ur-hodiak berritzea, espaloiak zabaldu eta berritzea, argiteria publikoa hobetzea eta errepidea asfaltatzea...

Obraren ondoren, aldaketa izango da aparkalekuetan ere: gaur egun baterian dagoen aparkaleku-zatia lineakoa bihurtuko da.

Lanak irauten duen bitartean Estropalari kalea itxita egongo da ibilgailuentzat Bikamiotako errotondatik txaletetako bidegurutzera arte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios