Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Lehiakorrak. Denboraldiak aurrera egin ahala, getariarrek gora egin dute. AMAXKAR
Esperantzaren azken astea ikusgarria izan da

Esperantzaren azken astea ikusgarria izan da

Getariako Arraun Elkarteko kirolariek eta jarraitzaileek pozik egoteko arrazoiak dituzte

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Martes, 20 de agosto 2019, 00:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurten GAEko arraunlariak egiten ari direna benetan da aipatzekoa. Neguan trainerua aterako zuten zalantza handiak izan ondoren, KAE-1 Liga hasi zenetik gora etorri dira getariarrak. Etxeko arraunlariekin osatutako taldeak, Ion Larrañagaren gidaritzapean arraun zaletasuna berriz piztu du Getarian.

Urrutira joan beharrik ez dago. Joan den astean hiru estropada zituzten herriko semeak eta denetan maila ikusgarria eman zuten. Lehendabizi, Castroko estropadan garaile atera ziren, Ama Birjinaren egunean. Baina asteburuan beste bi estropada lehiatu behar zituzten eta beste ontzi askok aldaketak egiteko aukera badute, getariarrak mugatuta daude.

Horrek beste edozein traineruetan eragina izaten du baina ez Esperantzaren tostetan. Larunbatean, Zarautzen lehiatu zuten, zale askoren aurrean eta laugarren amaitu zuten Donostiarrari puntu bat gehiago sartu ondoren.

Igandean berriz, Pedreñara joango ziren, eta berriz garaipenaren borrokan egon ziren. Zarautz eta Deustu atzean utzi eta borroka Donostiarrarekin izan zuten azken bi luzeetan. Amaieran, bigarren amaitu zuten eta sailkapen orokorrean hirugarren postuan mantentzen dira 151 puntu batu ondoren.

Play Offa

Gezurra dirudi baina jardunaldi bakarra geratzen den honetan, datorren larunbatean XLII Villa de Bilbao estropada ospatuko da, getariarrek oraindik play offean sartzeko aukerak dituzte.

Deustuko traineruak baino 11 puntu gutxiago dituzte eta matematikak aukera hori ematen dio Esperantzari. Garbi dago egoera hori ez dela aurreikusten baina azpimarragarria da ontzia uretara ateratzeko arazoak izan dituen talde honek denboraldian zehar egin duen lana.

Lehen txandari ihes egitea zen hasierako helburua eta estropadak aurrera joan ziren bitartean bigarren txandatik nagusira joateko itxaropena piztu zen. Hori lortu eta banderak irabazten hasi ziren eta hori gutxi bada, sailkapenean hirugarren kokatu dira. Agian hasierako estropada haietan jakingo bazuten gerora emango zuten maila, orduan ere beste puntu bat edo beste aterako zituzten eta orain bi ontzi onenen arteko lehian egongo ziren. Dena den, zoriontzeko denboraldia daramate eta horrela bukatu dezatela.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios