Esperantzak Lekeition du gaur estropada azken bolada onarekin jarraitzeko

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOGETARIA.

Eguerdiko 12:30ean Lekeition lehiatuko da I. Uribarren Abaroa 150 urteurrena - Mahala Sari Nagusia izenburupean. Ez da aste honetako saio bakarra izango zeren larunbatean Santoñan izango dute zita getariarrek, XLIX Bandera de Santoña - IV. Memorial Fernando Palacio 'Cho' izango bai da KAE-1 Ligako hamargarren estropada eta ondoren zazpi besterik ez dira geratuko amaiera emateko.

Ion Larrañagaren taldea une gozoa bizitzen ari da, Pedreñan bandera lortu eta sailkapenean laugarren tokira igo dira, beraz, Lekeition gaur txanda nagusian lehiatuko dute, Zarautz, Deustu eta Donostiarrarekin. Euskal Telebistan zuzenean emango du Lekeitioko estropada.