Esperantzak bi estropada ditu asteburuan bere tokia ezagutzeko

Ziabogan. Donostian bigarren egin zuten eguna. /  AMAXKAR
Ziabogan. Donostian bigarren egin zuten eguna. / AMAXKAR

Gaur arratsaldean Pedreñan eta bihar eguerdian, Pasaian

JUAN MARI ZUBIAURREGETARIA.

Asteburu berezia izango da Getariako Arraun Elkarteko traineruarentzat, bi estropadako asteburuak gutxi dira eta erabakigarriak izan daitezke.

Gaur KAE-1 Liga Pedreñara joango da. Bertan arratsaldeko 18:30ean hasiko da XIV. Bandera Marina de Cuyedo estropada. Getariarrak bigarren txandan lehiatuko dira eta beraiekin uretan izango dira.Arkote, etxeko Pedreña eta Camargo. Baina azken emaitzak ikusita Ion Larrañagaren mutilek helburua txanda irabaztea izango dute eta ahal bada azken txandako traineru bat edo besteri aurrea hartzea.

Bihar beste erronka dute. Arraunlari kopurua nahiko mugatua dute GAEkoak eta ikusi beharko da horrek zer nolako eragina duen errendimenduan baina itxaropena mantenduko dute eguerdiko 13:00etan Pasaian egingo den saiorako.

Aste barruan, asteazkenean, Donostiako badian Gipuzkoako Txapelketa lehiatu zen. Getariarrak prestaketa gisa hartu zuten proba hau eta sailkapenean zortzigarren amaitu zuten Hibaika, Mutriku eta San Juan traineruen aurretik geratu ziren «Esperantzako» aurraunlariak.