Esperantzak aurreko asteburu beltza ahaztu nahi du Pasaian

Gorka Etxeberria. /  AMAXKAR
Gorka Etxeberria. / AMAXKAR

Igartza bandera bi egunetan lehiatuko du

GETARIA.

Kirolean pasatakoak ezertarako ez du balio eta beti aurrera begira jarraitu behar da, ilusio eta gogo berriekin. Hori egin nahiko dute GAEko arraunlari, patroi, prestatzaile eta jarraitzaile guztiek; joan den asteburuan Lekeition gertatutakoa alde batera utzi eta Pasaian bihar eta etzi lehiatzen den Igartza Banderan indar guztiak jarri.

KAE-1 Ligan zuten itxaropen gehienek ihes egin zuten Lekeition, dena aurka izan ondoren. Bi egunetan, ordura arte egindako lana alferrikakoa bihurtu zen, baina burua altxa eta erakutsitakoa baino gehiago direla azaldu nahi dute. Bihar erlojupekoa izango dute Pasai Donibanen, arratsaldeko 18:00etan, eta etzi, eguerdiko 12:00etan hasita, hiru txanda bina trainerurekin norabide ezberdinean. Aupa Getaria.

 

Fotos

Vídeos