Borrar
Esperantza. Aurredenboraldi ona egiten ari da. AMAXKAR
Esperantza, laugarren Euskadiko ibilbide luzeko traineru txapelketan

Esperantza, laugarren Euskadiko ibilbide luzeko traineru txapelketan

TKE Ligako hiru ontziren atzetik sailkatu dira getariarrak, maila ona erakutsiz berriro ere

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Miércoles, 14 de marzo 2018, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Joan den larunbat arratsaldean lehiatu zen Euskadiko ibilbide luzeko traineru txapelketaren estropada Legutioko urtegian (Araba). Esperantzak 21:47:79 denborarekin amaitu zuen eta honi esker laugarren postuan sailkatu zen. Bere aurretik hiru traineru besterik ez ziren geratu eta hirurak TKE Ligako ontziak, Zierbena izan zen onena eta txapeldun berria (21:03:68), bigarren Hondarribi sailkatuko zen (21:16:58) eta hirugarren Donostiarra (21:23:73).

Senior kategoriko mutilek sei mila metroko distantzia bete behar izan zuten txapelketan.Ekainean denboraldia hasi aurretik, denboraldi-aurreko hirugarren estropada izan da Legutiokoa eta maila oso txukuna ematen ari da Getariako trainerua.

Gipuzkoako Batel Ligan berriz gazte mailako ontziak berriz garaipena lortu zuen Martutenen. Hiru jardunaldi geratzen direnean, txapeldun izateko aukera handiak dituzte. Neska promesak ere gora egin eta bigarren amaitu zuten Orioren atzetik eta sailkapenean hirugarren tokian sendo azaltzen dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios