Esperantza Donostian bigarren eta orokorrean, bosgarren

Getariako arraunlariak Donostiako uretan. /  AMAXKAR
Getariako arraunlariak Donostiako uretan. / AMAXKAR

AMAXKARGETARIA.

Negua gogorra izan zen Getariako Arraun Elkartearentzat eta zalantza askorekin hasi zuten traineruen denboraldia baina Ion Larrañagaren esanetara KAE-1 Liga hasi denetik gora doaz getariarrak.

Larunbatean Kontxako badian bigarren amaitu zuten eta bandera hurbil egon zen estropada guztian. Azkenean Zarautz bakarrik izango zen gai getariarrei aurrea hartzeko eta emaitza honekin bigarren txandan onenak direla azaldu dute eta txanda nagusian lehiatu nahi dutela erakutsi.

Sailkapen orokorrena bosgarren daude San Juan baino 3 puntu gutxiagorekin.