Eskualdean abian jarri dute dagoeneko Mintzalagun programa

Bidelari edo bidelagun izan daiteke

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Ekin dio Urola Kostak ikasturte berriari eta abian da 2018-19 ikasturteko mintzalagun programa, non astean behin hitzordua duten bidelari eta bidelagunek, euskaraz aritzeko. Ikasturte honetako leloa da 'Praktikatu eta bizi', euskaraz egin eta euskaraz bizi.

Mintzalagun programa zer da? Mintzalagun programak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin, euskaldun berriekin) elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Zer lortzen da? Bidelariak, euskaldun berriak, euskaraz hitz egiteko aukera dute, bertako hizkera ezagutu eta ikasteko, jendea ezagutzeko eta euskaraz aritzeko harreman-sarea zabaltzeko aukera dute.

Euskaldun zahar eta berriak

Bidelagunak, euskaldun zaharrak berriz, euskaldun berriei lagundu, bertako hizkera erakutsi, egiten ari diren ahalegina saritu eta aitortu besteak beste. Euskara ikasten ari bazara eta praktikatu nahi baduzu edo euskaraz ikasten ari direnei lagundu nahi badiezu, eman izena. Honako telefono eta helbideetara jo dezakezue argibideak jasotzeko eta izena emateko, Urola Kostako AEK euskaltegira edo Zarauzko Udal Euskaltegira joan, telefonoz 625 485 215 zenbakira deituz edo emailez urolakosta@aek.eus helbidera idatziz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos