Errigora kanpaina martxan da Zetoan ere

Errigora kanpainako otarrak. /  K. ARRIZABALAGA
Errigora kanpainako otarrak. / K. ARRIZABALAGA

'Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka' lemapean datorkigu aurtengo kanpaina

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Errigora kanpaina martxan dugu Zestoan ere, azaroaren 14ra arte. Herriko dendetan, tabernetan, Herri Eskolan, Egoitzan edo e-posta honetan, portalekulturelkartea@gmail.com, eskaerak eginaz, saskiak eskura daitezke 50 euroren truke. Nafarroa hegoaldeko baratzetako produktuez osatutako saskiak dira, saski zuria nahiz saski beltza ala biak aukeran, eskaintzen direnak hain zuzen. Kanpaina honetan jasotako diruaren %25 zonalde horretan euskara hauspotzeko erabiliko da.

Otar bakoitza Nafarroako 13 produktu ekologikoz osatua dago, besteak beste bertako olioa, ardoa, pikillo piperrak, zainzuri purea, arroza, pasta, borrajak, abar...aurkitu di-tzakegu hauetan.

Futbola

Talde nagusiak etxetik kanpo Getariarren aurka puntu garrantzitsu bat eskuratu bazuen ere (1-1), azken postuan dugu egun sailkapen orokorrean. Orain artean zortzi partida lehiatu ditu eta garaipen bakarra eta hiru berdinketa lortu ditu.

Hala ere esan beharra dago a-tzeko zazpi taldeak bi punturen barruan daudela, eta hurrengo astean azken bigarren sailkaturik dagoen Anaitasunaren aurka etxean garaipen bat eskuratuz gero gauzak oso bestelakoak izatea dagoela. Beraz, ea zaleak gerturatzen diren Iraetara esku bat botatzera gure taldeari hauei animatuz.

Jubenil taldeak aldiz 2 eta 1 irabazi zuen etxean, Elgoibar liderraren aurka. Kadete neskek ere bai, 5 eta 0, Euskaldunaren aurka, eta kadete mutilek 1 eta 1 berdindu egin zuten Zumaian.

Azkenik, infantil mutilek galdu egin zuten etxean zumaiarren aurka, eta neskek ere bai, 2 eta 0, Goierrin.

Udaletxean saioa gaur

Zestoako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren erredakzioa dela, gaur, asteazkena, 18:00etan,« jarduera ekonomiko eta hornidurak» (Actividades economicas y dotaciones) gaia jorratuko dute, udaletxean, bertaratzen diren guztien artean. HAPO delako Plan Orokor horrek gure herriaren datozen urtetako hirigintza ibilbidea diseinatuko duenez, tailerretan parte hartzea eta ekarpenak egitea interesgarria dela nabarmena da, eta ondorioz, bertan parte hartzeko ahalegin berezia egitea eskatu du udalak.

1968koak kinto bazkaria

1968ean jaio zirenak (eta ez 64koak aurrez jarri genuen arren) Araneta jatetxean egingo dute bazkaria azaroak 17an. Kasu honetan Nerea Irure izango da kontaktua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos