Errauste-plantara gasa eramateko obrak hasi dituzte Santuenea eta Amidi artean

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Astelehenean hasi zituen NorteGasek errauste-plantara gasa eramateko lanak, Santuenea eta Zubietako Amidi artean. Iaz egin zituzten Donostia aldeko lanak. Usurbil aldeko obrak, ordea, urtebetez atzeratu dira.

Prozesu luze honetan, hainbat izan dira udalaren aldetiko ukapenak eta baldintzak. Hasieran, proiektuari ez zitzaion baimenik eman, aurreikusitako trazaketa ez zelako egokia. Ondoren, herritarrei ahalik eta kalterik txikiena eragiteko moduko neurriak eskatu ziren, beti ere segurtasuna bermatuz. Azkenik, prozesu gorabeheratsuaren ondoren, atzo hasi zituzten lanak. Gasa sartzeko obra horrek Zubietan egin nahi dituzten azpiegiturak hornitzeko helburua du.

Obraren baldintzak

Herritarren egunerokotasunean ahalik eta gutxien eragiteko, obrak hiru fasetan egingo dituzte. Amidi eta Urteagako baserrien arteko zatia egingo da lehenik; gero, Urteaga eta Ermotegi baserrien artekoa; eta, azkenik, Ermotegitik Santueneako sarrera artekoa. Lanak bi hilabete eskas irautea aurreikusten dute. Lan-ordutegia 8:00etatik 19:00ak artekoa izango da, eta, baliteke, abuztuko larunbat batzuetan lan egitea, 8:00etatik 14:00ak bitarte. Segurtasuna bermatzeko, lanean ari diren egunetan errepidea itxi egingo dute ibilgailu motorizatuentzat. Asteburuetan, aldiz, bidea zabalduko dute. Halaber, autobusari dagokionez, 'lantzadera' bat jarriko dute Amidi baserritik Lasartera joateko, eta T6 linearekin sinkronizatuta egongo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos