'Erradikalak gara' bertso saio berezia ikusgai Eskubide Sozialen Kartak antolatuta

J.M. ZUBIAURRE GETARIA.

Getariako Eskubide Sozialen Kartak hurrengo asterako bertso-saio berezi bat antolatu du. Asteazkenean, izango da, 20:00etan, Getariako Gaztetxean eta bertaratzeko sarrera librea izango da.

Getariako Eskubide Sozialen Karta azken hilabeteetan feminismoaren jorraketa mahai-gaineratzen dabil. Horrela, bai, Euskal Herrian aspalditik, baina baita ere egun Getarian ere, mugimendu feministak dakarren eredu politiko eta soziala alternatiboaren eztabaidari batu nahi izan dute. Urrian hasita eta martxoa bitartean hilabeteko azken ostegunetan feminismoa ezagutzeko, feminismoaz hitzegiteko, feminismoan sakontzeko formazioa martxan da Getarian. 'Erradikalak gara' bertso-saioarekin, gaian murgiltzen jarraitzeko aukera izango da, beste doinu batean, Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalariaren eskutik.

 

Fotos

Vídeos