Erlojupekoa lehiatuko du gaur Esperantza traineruak Astilleroko uretan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO GETARIA.

KAE-1 Liga aurrera doa eta azken txanpan sartzen hasiak dira hamabi traineruak. Getariako Arraun Elkarteak estropada izango du gaur Astilleron, erlojupekoa. 16:30ean ekingo zaio XVI Bandera Real Astillero de Guarnizo. XLI GP Ayto. de Astillero izena daraman estropadari.

Bi multzotan banatuta seina ontzi aterako dira bata bestearen atzetik. Getariarrak Lekeition gertatutakoa ahaztu dute honezkero eta joan den asteburuan herrian festak ospatzen ziren bitartean, lan oso txukuna burutu zuten Igartza Banderan, Pasaian. Bi egunetan banatuta zegoen asteburua eta bietan Gorka Etxeberriaren mutilak hirugarren amaitu zuten eta sailkapenean -bi egunetako denborak kontutan izanda postu berbera lortzen zuten- hirugarren tokia. Une honetan getariarren asmo nagusia bandera bat lortzea da eta gaur ez bada lortzen asteazkenean Plentzian beste aukera berria izango dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos