Borrar
Erleak ikusgai kristalaren barruan.

Costa Urola

Erleen ezkutuko lanak ikusteko aukera Iturraran Parketxean

Bisita gidatuak eta tailerrak antolatu dira eta kristalezko behaketa-erlauntza jarri da ikusgai

Antxon Etxeberria

AIA.

Jueves, 3 de julio 2025, 20:20

Erleen ezkutuko lanak gure begiradapean daude Iturraran Parketxearen barruan, izan ere, kristalezko behaketa-erlauntza jarri da ikusgai. Bisita gidatuak, tailerrak eta gehiago antolatu dira, orain artean ezkutuan geratzen zen erleen mundu bitxi eta zirraragarria ezagutzera eman asmoz. Behaketako-erlauntza museoa bisitatzen duen edonork ikusi dezake bere kabuz. Sarreraren prezioa 2 eurokoa da helduentzat eta 1,5 euro haurrentzat.

Ikastetxeentzako eta bestelako taldeentzako erleen inguruko bisita eta jarduera bereziak antolatzen dira. Eguraldia lagun bada, erlauntza baten irekiera eskaintzen da eta lagun ez bada, behaketa erlauntza honek aukera berriak ematen ditu. Erlauntzaren irekierarekin edo behaketarekin batera, kandelagintza tailerra eta ezti eta polen dastaketa egiten dira. Udan zehar edota asteburu eta jaiegunetan, familiei ere eskaintzen zaie erleen inguruko gauza bitxiak ikusi eta ikasteko aukera. Bai ikastetxe, bai bestelako taldeek eta baita familiek ere, jardueraren erreserba aurrez egin behar dute.

Beraz, Iturraran Parketxera hurbildu eta erleen mundu liluragarrian murgiltzera animatzen dute. Erreserbak egiteko, nahikoa da Pagoeta natura-parkean dagoen Iturraran Parketxera gerturatu, 943 83 53 89 telefonora deitu edo, iturraran@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idaztea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Erleen ezkutuko lanak ikusteko aukera Iturraran Parketxean

Erleen ezkutuko lanak ikusteko aukera Iturraran Parketxean