Borrar

Enpresa txikiei bideratutako prestakuntza saioak antolatu ditu Urola Kosta Udal Elkarteak

Euskaraz lan egiteko laguntza ematea da helburua, eta hizkuntza kudeaketa hobetzeko saio teoriko- praktikoak eskainiko dira

J.M. ZUBIAURRE

GETARIA.

Sábado, 12 de enero 2019, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getaria, Aia, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresa txikiei euskaraz lan egiteko laguntza ematen jarraitzen dute Urola Kostako Udal Elkartetik. Izan ere, 2017an abian jarritako Enpres Euskaraz Handitzen proiektuaren baitan, enpresei bideratutako prestakuntza-saioak antolatu dira.

Urrats bat gehiago emateko borondatearekin antolatu dira enpresa txikiei zuzendutako saio teoriko- praktikoa, nahiz ikastaroa. Saio teoriko- praktikoan hizkuntzen kudeaketa hobetzeko erremintak azalduko dira; besteak beste, enpresa hobetzeko aukeren identifikazioa, marketina eta publizitatea, ingurune digitala, eta idatzizko eta ahozko harremanak. Saioa, urtarrilaren 22an egingo da, 13:30etik 15:00etara bitartean, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. Data horretan parte hartu ezin duten enpresek, beste aukera bat izango dute martxoaren 26an.

Testu eta mezu laburrak

Bestetik, lanean idazten diren ohiko testu eta mezu laburrak lan-tzeko ikastaroa prestatu dute.

Saio hauen bidez, Urola Kostako enpresa txikiei lanean ohikoak dituzten testu eta mezu laburrak euskaraz idazteko erremintak emango zaizkie; testu mota desberdinak ezagutu eta idazteko aholkuak, Euskaltzaindiaren oinarrizko arauen lanketa, edota testuen egituraren azterketa.

Ikastaroa hiru egunetan burutuko da; urtarrilaren 30an, eta otsailaren 13an eta 27an. Saio guztiak 13:30etik 15:00etara bitartean izango dira, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.

Ikastaroaren kasuan ere, bigarren aukera bat eskainiko zaie eskualdeko enpresei. Izan ere, ikastaroa errepikatu egingo da maiatzaren 8an eta 22an, eta ekainaren 5ean.

Dagoeneko izena eman dezakete interesa duten enpresek Udal Elkartearen webguneko formularioa beteta, (http://www.urolakosta.eus/eu/euskara-enpresan). Izen-emateko epea urtarrilaren 18ra arte luzatuko da.

«Euskara erabiliz, zure enpresa handitzen joango da eta denok irabaziko dugu» diote Urola Kosta Udal Elkartetik enpresak animatzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios