Emakume helduentzako ikastaroa antolatu du Gizarte Zerbitzuak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO GETARIA.

'Nor bere burua ezagutuz' izenburupean, Getariako Udaleko gizarte zerbitzuak emakume helduentzako ikastaroa antolatu du. Bere helburua aurretik egindako beste ikastaroei jarraipena ematea da, beraien arteko sareak eta ahalduntze prozesua sustatzen jarraitzeko. Ikastaro hau antolatzeko garaian Getariako Udaleko Gizarte Zerbitzuak Gipuzkoako Berdinbidearen laguntza izan du.

Gaiari dagokionez, bakoitzaren bizitza eta bizipenetatik abiatuz, hitza eta gorputza inplikatzen duten dinamikak erabiltzea landuko dute. Egutegiari dagokionez, maiatzean lau saio antolatu dituzte, hilak 7, 14, 21, eta 28an, eta ekainean berriz beste bi, hilak 4 eta 11an. Ikastaro egun denak astearteak dira.

Emakume helduei zuzendutako ikastaro hau Ulpiano Etxean burutuko da eta izen-ematea Getariako Udalean egin daiteke apirilak 30a arte, datorren asteartea. Informazioa jasotzeko edo izen ematea egiteko bide hauek erabili daitezke: 943896024 telefono zenbakian edo gizartekintza@getaria.org posta elektronikoan. Dohainik da.